XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.9. BESTELAKOAK

Programak hobeto irakurri ahal izateko, zuriguneak eta tabulazioak gehi daitezke C-ren espresioetan, beti kontuan hartuz ezin direla karaktere anitzeko eragileen artean zein identifikatzaileen barruan jarri.

Parentesiak erabiltzea komenigarria da, ebaluaketaren ordena argitzeko, bai norberari, baita programa irakurriko duen edonori ere.

Erredundanteak izan daitezkeen parentesiak erabiltzeak ez du errore-abisurik sortzen ezta espresio baten egikaritzapenaren abiadura moteltzen ere.

Edozein espresio sententzia bihurtzen da baldin eta ondoan ; karaktere bat (puntu eta koma karakterea) badute, C lengoaian ; karaktereak sententziaren amaiera adierazteko balio baitu.

Sententzi multzo bat giltzen artean { eta } karaktereen artean bil daiteke, sententzia konposatu edo bloke bat lortuz.

Sintaxiaren aldetik, bloke bat sententzia bakun baten baliokidea da.

Sententzia konposatuen adibideak orain arte ikusitako programetan aurkitzen dira, edozein funtzioren gorputza horrelakoa baita.

Bloke-amaierako giltzaren ondoren ez da beharrezkoa ;karakterea jartzea.

Edozein blokeren barruan aldagaiak erazagutu daitezke.

Aldagai bat bloke batean erazagutzean, bloke horretako aldagai lokala izango da hau da, bloke horretatik kanpo ezin izango da erabili.

Ohizkoa izaten da aldagai lokalak pilan gordetzea baina honetaz 8. kapituluan sakonduko dugu.